FURMAN 217-ri BURUZ

Furman 217 sortzaile kultural desberdinez osatutako talde baten elkarrizketa eta kolaborazio prozesu baten emaitza da. Proiektua Nashvillen sortu eta El Paso/Juárez/Las Cruceseko eskualdean jarraitzen duen arren, hizkuntza eta herrialde askotako ahotsak entzun daitezke bere baitan. Aldizkariaren funtsezko helburua adierazpen esparru berri bat sortzea da, non inklusioa derrigorrezko irizpidea izango den. Honekin batera, idatzitako testuak idazmahaian hiltzen uzten dituzten sortzailei deialdi bat egitea ere izan da gure nahia. “Sorkuntza kultural” kontzeptuak argazkiak, olerkiak, ipuinak, marrazkiak, elkarrizketak, erreportajeak, kronikak eta kritika literarioa, biltzen ditu bere baitan beste batzuen artean. Momentuz, plataforma hau gaztelaniaz eta portugesez mintzatzeko erabilia izatea da gure ideia, baina ez dugu nahi hizkuntza bakar bat ere baztertzea.

Espazio honetan batutako materiala ez da, inolaz ere, iritzi estetiko baten emaitza, eta ez du, ezta, uniformetasunik bilatzen. Testu batzuk haien sehaska hizkuntzan mintzatzen ari diren hiztunen sormenak dira, beste batzuk hizkuntza hori ikasten ari direnena, eta beste batzutan zerbait esan eta idazketa praktikatu nahi dutenena soilik. Beraz, ez dute izaera zehatz bat edo perfekzio formala bilatzen. Ahotsen eta begiraden polifonia askoz interesgarriagoa iruditzen zaigu, hau baita bakarrizketaz beteriko mundu honetan hizketan jartzen gaituena. Prozesu honekin uste duguna baino gauza gehiagok batzen gaituztela konturatu gara, askotan desberdintzen gaituzten gauzetan bakarrik arreta jartzen dugun arren. Beharbada, ezin izango ditugu muga guztiak zubi batengatik ordezkatu, baina gutxienez, zubi honekin banaturik zeuden irla asko gerturatu ditugu jadanik.

Kontaktua

Revistafurman217@gmail.com